jueves, 17 de enero de 2013

Hel nazazu eskutik, zure azalaren leuntasunaren beharra dut, odol ustu arte izango naiz zure maitasunaren preso. Argi dut zeu zarela nire askatasunaren iturri, nire ametsek badakite zenbatetan  zaitudan buruan izaten, denborak ere badaki zenbat malku ixuri ditudan eta ez, ez zaitut niretzat nahi, aske, askea zara maitea, zure irribarrea zabaldu behar duzu, zure hitzak entzunak izango dira. Ez dago zu bezelakorik maitea, hitz soil batzuen atzean dagoen guztia ulertzeko gai zara, itzalen desio, bakardadearen beldur, azken arnasa harte behar zaitut, behar zaitugu, behar zara.

Askatasuna oinarri, hitzez hitz, ametsen ibiltari, zenbat labankada jaso ditu egiak? zenbat esku jaso gezurrak?  zenbatetan izan da gizartea garaile? eta zenbatetan izan behar du gehiegi ordaindu? lau ideia preso, hiru tiro, 2 bide eta garaile bakarra gizarte faltsu honetan. Niretzat beti izango zara maitalerik honena, lur maitea. Gero eta indar gehiago duzu, sentipen honek badu zerri heldu, noizbait, lau pareten hartean dagoen gizarte honek izango du zer ospatu.


miércoles, 2 de enero de 2013



"Zeruak badaki zein zaila den bizitza, lau haizetara dabil garrasika, txoriek ere hegan egiteko hegoak mugitu behar, ez pentsa aurrera zoazenik geldirik egonda.
Etxe zuria, babes gotorlekua, zenbat oroitzapen denboran galduak, ireki atea, bestaldean badago eta norbait, beti zerbait, non galdu dituzu ametsak? Irudimen garratza duzu, heriotzaz zara izkutatzen, zergatik baina? egunak aurrera eta ezin uka txorien kantei esker naizela goizero irrifartsu esnatzen, zein baino zein kaskagorrago gezur hala egia? nor zaren ere ez dakizu, ez zara argia, mingarria bai, bazara mingarria, lasai, noizbait zokoren batean bilatuko duzu nahia, bilatuko duzu beharra, bizitzaz gozatzeko. Jolas bilakatu goiza, jolas arratsaldea, utzi alde batera beldurrak, egin irri, egin negar, baina egin zerbait.
Nahastu denbora, akatsak egin behar ikasi nahi bada, monotonia da benetazko heriotza, gal zaitez ametsetan, murgildu zure irudimenean, bertan ere badago zer ikasi eta ez inoiz ahaztu dena zure bizitzako liburuan idazteaz."

J.I.B, Bizitza.