Hel nazazu eskutik, zure azalaren leuntasunaren beharra dut, odol ustu arte izango naiz zure maitasunaren preso. Argi dut zeu zarela nire askatasunaren iturri, nire ametsek badakite zenbatetan zaitudan buruan izaten, denborak ere badaki zenbat malku ixuri ditudan eta ez, ez zaitut niretzat nahi, aske, askea zara maitea, zure irribarrea zabaldu behar duzu, zure hitzak entzunak izango dira. Ez dago zu bezelakorik maitea, hitz soil batzuen atzean dagoen guztia ulertzeko gai zara, itzalen desio, bakardadearen beldur, azken arnasa harte behar zaitut, behar zaitugu, behar zara.
Askatasuna oinarri, hitzez hitz, ametsen ibiltari, zenbat labankada jaso ditu egiak? zenbat esku jaso gezurrak? zenbatetan izan da gizartea garaile? eta zenbatetan izan behar du gehiegi ordaindu? lau ideia preso, hiru tiro, 2 bide eta garaile bakarra gizarte faltsu honetan. Niretzat beti izango zara maitalerik honena, lur maitea. Gero eta indar gehiago duzu, sentipen honek badu zerri heldu, noizbait, lau pareten hartean dagoen gizarte honek izango du zer ospatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario